Iaz Urretxuko Santa Anastasia jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa irabazi zuen

Santa Isabel jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa Nerea Murillo Telleria urretxuarrak irabazi du. 22 urte ditu eta Diseinu Industriala ikasi du Arrasaten. Irudi aholkularitza enpresa batean lan egiten du. Iaz, Urretxuko Santa Anastasia jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa irabazi zuen.
Bere lanaren izenburua Guztiok lotzen gaituen haria da eta Santa Isabel eguneko jaitsierako giroa jaso du bertan. “Jaitsiera jaietako ekitaldi esanguratsuena dela uste dut. Guztiok parte hartzen dugu”, esan du.
19 lan aurkeztu dira lehiaketara. Horra hor lan guztiak. Zelai Arizti kultur etxeko sarreran ikusgai jarri dituzte.

Egilea: Nerea Murillo Telleria

Egilea: Nerea Calvo Calvo

Egilea: Eider Garcia Rajado

Egilea: Eider Garcia Rajado

Egilea: Ainhoa Barroso de la Mata

Egilea: Ainara Romero Manzanos

Egilea: Jose Alberto Martin Corrales

Egilea: Garazi Ayuso Arruiz

Egilea: Maider Martin Vazquez

Egilea: Nagore Maroto Guerra

Egilea: Jone Irizar Jarit

Egilea: Jone Irizar Jarit

Egilea: Laura Compains Blanco

Egilea: Pablo Gereta Diez

Egilea: Pablo Gereta Diez

Egilea: Pablo Gereta Diez

Egilea: Nagore Maroto Guerra

Egilea: Nagore Maroto Guerra

Egilea: Olatz Soraluze Kerejeta