Pintxo originalenari saria Urzubi tabernak irabazi du
Asteburuan Zumarragako 22. pintxo lehiaketa egin dute. Pintxo onenari saria Hirukia tabernak irabazi du. Pintxo originalenari dagokion saria, berriz, Urzubi tabernak irabazi du. Epaimahaia Juanma Hurtado, Bixen Egiguren eta Josu Landa sukaldariek, Mikel Serrano alkateak eta Estitxu Gomez Kultura teknikariak osatu dute. Lehiaketan Hirukia, Urzubi, Bidezar, Saski eta Ziaboga tabernek parte hartu dute.
Hirukiak Ostra Latinoa izeneko pintxoa egin du. Txoni Sastre sukaldariak arto irina, ura, sesamo haziak, ardi-mihia, errukula, gazta, sekretu iberikoa, tipula, piperra, soja, errefaua, shitake perretxikoak eta teriyaki saltsarekin egin du pintxoa.
Urzubikoek nafar Estraperloa ogi beltz gainean izeneko pintxoa aurkeztu du. Xabino Agirreburualde sukaldariak ogi beltza, txerri hankak, onddoak eta zainzuriak erabili ditu pintxoa egiteko.