Larunbatetik iganderako gauean furgoneta bat eta bizikleta guztiak lapurtu zizkioten Euskaltel-Euskadi taldeari, Eslovenian. Taldea Esloveniako itzulian parte hartzen ari zen eta ezin izan zuen azken etapa egin bizikletarik gabe gelditu zelako. Furgonetan itzulian parte hartzen ari ziren zazpi txirrindularien 14 bizikletak zeuden. Itzulian parte hartzen ari zirenen artean Xabier Isasa urretxuarra zegoen.