ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen barruan, hona Asier Oliveirak jarritako 'Sanjoanak' bertso sorta.
- Egilea: Asier Oliveira
- Gaia: ‘Sanjoanak’
- Doinua: Norteko ferrokarrila
San Joan bezpera bertan dugu ta
hau nire proposamena:
arratsaldeko seiterdietan
frontoien daukagu tema.
pilotariek piztuko dute
kantxako su beroena
final gogorrak, giro polita
ta tokirik “Ederrena”.Gau eder hortan botatzen dira
klaseko hainbat liburu.
Arazoak zein buruhausteak
Erretzea da helburu.
Sorginengatik ere entzunez
Tartean zenbait konjuru.
Hauekin dantza eginez ziur
Primeran pasako dugu.San Joan eguna larunbaten da
adi egon gaupasero:
meza, dantzarik, desafioa
morrikalariak bero.
Bazkal ostean eztarrik busti
eta irrintzika gero.
Jaitsiera ta erromeria
Ezin gehiago espero.