Alkate txikia Eider Aldalur Carrera izango da eta zinegotzi txikien izenak ere ezagutzera eman dituzte
Igandean Haurren Eguna ospatuko dute Zumarragan. 10:30etatik arte eta eskulangintza azoka egingo dute plazako baserritarren gunean. 11:00etan, alkateak alkate txikiari agintaritza emango dio eta azken honek pregoia irakurriko du. Alkate txikia Eider Aldalur Carrera izango da. Zinegotzi txikiak Ander Etxeberria Gonzalez, Maialen Rueda Ballestero, Beñat Zafra Probanza, Irati Carrasco Etxeberria, Paula Maillo Fariñas, Patrick Omondijie Mifumu, Jare Amenabar Alberdi, Arhane Ferrando Moro, Ander Esnal Luzuriaga, Joanes Etxeberria Sudupe, Malen San Juan Rodriguez eta Irati Zabala Urrate izango dira.
11:15ean pintxo lehiaketako sariak irabazi dituzte. Pintxo onenari saria Hirukia tabernak irabazi du eta pintxo originalenari dagokiona Urzubi tabernak. Ondoren, Irrintzi taldeko gaztetxoek dantza saioa egingo dute. 12:45ean, haurrek eta gurasoek Kutxa baten istorioak ikuskizunaz gozatuko dute Euskadi plazan. Eguerdiko ekitaldiekin bukatzeko, 13:30ean musika eskolako triki-txarangak kalejira egingo du.
17:30ean haurren danborrada abiatuko da. 19:30ean musika eskolako ikasleek rock kontzertua egingo dute Piedad kalean, 19:45ean Goiargi abesbatzak kontzertua egingo du mertzedariatar lekaimeen elizan eta 20:00etan Jose Mari Orbegozoren eskolako ikasleek saloi dantzak dantzatuko dituzte.
Asteartetik ostegunera ere hainbat ekitaldi egongo dira. Egunero, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era, haur eta nerabeentzako parkea egongo da Euskadi plazan. Gainera, txu-txu trenean ibiltzeko aukera egongo da eta 18:30ean apar festa egingo dute Euskadi plazan. Ostegunean, 17:00etan, haurren pilota txapelketako finalak jokatuko dira Beloki pilotalekuan. Egun berean, 18:00etan, Beldur Barik gunea irekiko dute Euskadi plazan.
|
||
|
||
|
||