Zumarragako plazako igogailua erabilgarri dago jada. Bere helburu nagusia azokara doazen baserritarrei lana erraztea da, baina gainontzeko guztiek ere erabili dezakete. Igogailua azoka eta merktaritza indartzeko planaren barne egin da, Euskadi plazaren eta Soraluze kalearen zaharberritzearekin batera. Aurki Legazpi kalea zaharberrituko da.