Zumarragan ere San Joan gaua ospatuko dute gaur. 20:45ean musika bandak eta Antxiñako Ama txistulari taldeak kalejira egingo dute. 22:00etan, sua piztuko dute Euskadi plazan. Musika bandak San Joan ereserkia eta beste zenbait usadiozko pieza joko ditu. Dena prest dago jada. Zumarragarrak ere festa gose dira. Urdangarin burdindegikoek, adibidez, balkoia apaindu dute.