Atzo, Zatika taldeko kadete mailako mutilek Gaztela eta Leongo Baños de Cerrato herriko San Joan sarian parte hartu zuten. Hodei Salaberria urretxuarrak sari guztiak irabazi zituen: lasterketa, mendiko saria eta tarteko helmugen saria. Alvaro Ferrero, Auritz Ormazabal eta Aner Irizar taldekideek ere oso lan ona egin zuten eta hirugarren postua lortu zuten taldekako sailkapenean.