Ostiralean San Joan txapelketako finalak jokatu ziren Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Promesa mailako buruz buruko finalean, Ekhi Irribarria aramarrak 18 eta 22 galdu zuen Unai Amiano (Aurrera Tolosa) irundarraren aurka. Afizionatu mailako binakako partidan, berriz, Canabal (Oberena) eta Irazustaberrenak (Intxurre) 22 eta 9 irabazi zieten Tartaloetxe klubeko Azketa eta Elizegiri.