Karroza desfilean parte hartu nahi duten kuadrillek gaurtik aurrera eman dezakete izena

Datorren asteartean, uztailaren 4an, Urretxuko Jai batzordeak bilera irekia egingo du udaletxeko portaloian. 18:00etan izango da. Udalak herritar guztiak parte hartzera gonbidatu ditu. Bestalde, karroza desfilean parte hartu nahi duten kuadrillek gaurtik aurrera eman dezakete izena kultur etxean.