38 lagunek konpainia sortu dute
Bi-Tartean merkatari elkarteak, bi herriekiko duen konpromisoari eutsiz, Zumarragako Santa Isabel jaietako danborradan parte hartuko du. Elkarteak konpainia berria sortu du eta 38 merkatarik hartuko dute parte. “Ilusio handiz” bizi izan dituzte prestaketak eta prest daude ostiralean danborradan parte hartzeko.
Diotenez, dendak itxi eta entseguetara “txintxo-txintxo” joan dira. Serio hartu dute danborradako piezak ikasteko lana. “Ederki” ibili direla diote. Oso giro ona izan dutela eta gustura aritu direla.
Bi-Tartean elkarteak Urretxuko Santa Anastasia jaietan ere parte hartzen du. Gastronomia lehiaketan, hain zuzen ere. Epaimahaiko kideak dira eta sarietako bat elkarteak ematen du.