Sentiberatasun sentsoriala duten haurrek ere Zumarragako jaietako barrakez eta jolasez gozatu ahal izango dute

Zumarragako Udalak, neurri inklusibo bat ezartzea erabaki du, jaietan barraken erabiltzaile guztiek atrakzioez gozatzeko aukera izan dezaten: haur parkeetan musikarik ez da egongo eta barraketan musika geldialdia egingo da ostiral, larunbat, igande eta astelehenean 18:00etatik 19:30era. Neurri horren bidez, sentiberatasun sentsoriala duten haurrei parte hartzeko aukera eman nahi zaie. Izan ere, jarduera horiek soinu estimuluak izaten dituztenez, oso gogaikarriak dira beraientzat.