Gaur Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernu taldea aurkeztu dute. Maria Ubarretxena Cid urretxuarra Bide Azpiegituretako diputatua izango da. Ubarretxena Urretxun jaio zen 1980an, baina 25 bat urte zituenetik Arrasaten bizi da. EAJko kidea da eta azken zortzi urteetan Arrasateko alkatea izan da.
Giza Zientzietan eta Enpresan lizentziatua da. Bellota, Alejandro Altuna-JMA eta Goizper enpresetan lan egin zuen, esportazio departamentuan. 2013tik 2015era Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomia zuzendaria izan zen.
Datozen lau urteetan errepide sare “moderno eta jasangarri bat finkatzeko” lan egingo du, “lurralde kohesioa bermatzeko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta digitalizazioa eta berrikuntza txertatzeko, azpiegitura adimendunetara jauzi kualitatiboa eginez”.