Tabernaz taberna ibili dira gaur eguerdian Goiargi abesbatzako kideak, zumarragarren poteoa kantuz alaitzen.
Santa Isabel jaiek aurrera jarraitzen dute, eta gaurko eguerdian kantu poteoaz gozatzeko aukera izan dute zumarragarrek eta kanpotarrek, Goiargi abesbatzak gidatutako kantu poteoarekin.
Urzubi tabernan hasi eta ireki berria den Iburretaraino, tabernaz taberna ibili dira kantuan, koruko kideak zein inguratutako guztiak.