Iñaki Guinea Ormaetxea igerilariak Lekeitioko XXIV. Kilin Kala zeharkaldia irabazi zuen larunbatean. 201 igerilarik parte hartu zuten. Guineak 22 minutu eta 32 segundo behar izan zituen proba amaitzeko. Bigarren postuan Iñaki Bildosola sailkatu zen (Europako eta munduko marka du, igerilekuan). Itsasoa oso zakar zegoen eta horregatik itsasaldiaren ibilbidea aldatu egin behar izan zuten. Hala ere, Guineak oso ondo sentitu zela esan du.