Igandean 2023ko Gipuzkoako bigarren mailako aizkora txapelketa jokatu zen Aian. Xabier Zaldua zumarragarrak jantzi zuen txapela, proba 16 minutu eta 5 segundoan amaitu ondoren. Haren atzetik izan zen Julen Gabirondo Urnietako aizkolaria; 16 minutu eta 37 segundorekin. Podiumeko hirugarren postua etxean geratu zen, Andoni Iruretagoiena Izeta VI aiarrak lortu baitzuen. 17 minutu eta 37 segundo behar izan zituen 54 ontzako lau enbor eta 60 ontzako bi enbor mozteko. Zaldua ez zen txapelketan parte hartu zuen zumarragar bakarra izan. Julen Aranberri Elorriaga II.ak ere parte hartu zuen. Seigarren postuan sailkatu zen.