Zumarragako Udalak bost pertsona kontratatuko ditu
Zumarragako Udalak enplegu publiko eskaintza baten berri eman du. Bost langile kontratatuko ditu: administrazio orokorreko teknikari bat, hiru administrari kudeatzaile eta udaltzainburua. Oposizio lehiaketa gainditzen dutenek, udalaren zerbitzura lan egingo dute karrerako funtzionario gisa. Izena emateko epea gaur ireki da eta abuztuaren 10ean itxiko da. Izena emateko, sakatu
hemen. Informazio gehiago nahi dutenek, lrogado@zumarraga.eus helbidera idatzi dezakete edo 943729022 – 152 telefono zenbakira deitu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide