Miriam Bikuña Vielbak irabazi du Urretxuko jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa, Betiko jaiak bai, moderno ere bai lanarekin. Zazpi lan aurkeztu dira eta bi bozkatuenak Bikuñak aurkeztu dituen biak dira. Gazte honek 20 urte ditu eta Musika eta Filosofia ikasten ari da Madrilen. Lehen aldiz aurkeztu da halako lehiaketa batera. Azterketak bukatutakoan parte hartzea erabaki zuen. Marraztea asko gustatzen zaio eta Arte Ederrak ikastekotan egon zen.
Saritua izan den lanean, jaietan egungo elementuak txertatzea aldarrikatu du. “Bi lan aurkeztu ditut. Bata alaia zen eta beste originala. Azken honek irabazi du”.