EAJ eta PSE-EEk akordioa sinatu dute udaletan elkarrekin gobernatzeko, baina Zumarragan ez dute elkarrekin gobernatuko oraingoz. Bi alderdiek idatzi bat kaleratu dute, emandako pausoen berri emanez. Horra hor idatziaren laburpena.
“Bi alderdiotako exekutibak hainbat aldiz bildu gara. Elkarrekin lan egiteko eta koalizio gobernua osatzeko beharrezkoa den akordioa lortzeko pausoak emateko konpromisoa hartu dugu. Akordio hori lortzeko, konfiantza, elkarlana eta errespetua ezinbestekoak dira. Bai gure bi alderdien artean eta bai korporazioa osatzen duten gainontzeko alderdiekiko. Legealdi akordioa lortzeko lan egiten ari gara. Horretarako, adostasunak detektatzen ari gara gizarte arloan, arlo ekonomiko eta industrialean eta ingurumenean. Baina gobernu akordio bat lortzea eta ardurak banatzea, zinegotzien eta aurrekontu sailen banaketa baino harago doa. Hori dela eta, Legealdi Planaren prestatzen jarraitzea eta oraingoz EAJ gobernuan ez sartzea erabaki dugu”.