Ostiralean Urretxu eta Zumarragako udalek bi herrietako balkoiak, leihoak eta baserri atariak loreekin apaintzen dituzten bizilagunak saritu zituzten.
Horra hor saritutako balkoi, leiho eta baserri atarien bideoa.
Baserrien atalari dagokionez, Zumarragan Urruti baserriko Maria Jesus Zaldua Korta, Salsamendi baserriko Maria Jesus Laka Arostegi eta Landaburu baserriko Lourdes Etxaniz Aranburu eta Fermin Goenaga Epelde izan ziren sarituak.
Urretxun beste hiru baserritar saritu zituzten: Beain baserriko Milagros Aranburu Etxabe eta Jesus Plazaola, Beain baserriko Maria Isabel Lizarazu Irastortza eta Larrea baserriko Nekane Egia Etxebarria.
Kaleko balkoi eta leihoei dagokienez, Zumarragan Maria Victoria Aranguren Aranzabal (Izazpi, 14-1.-D), Rosa Mendez Dominguez (Grupo Legazpi, 14-behea), Nerea Telleria Larramendi (Urdaneta, 16-3.-eskuina), Nekane Aztiria Etxeberria (Secundino Esnaola, 1-4.-A) eta Ana Arranz Apaolaza (Secundino Esnaola, 32-3.-D) saritu zituzten.
Urretxuko balkoi eta leihoei dagokienez, sarituak Rosa Mari Lizarralde Gabilondo (Ipeñarrieta, 24-3.-B), Maria Luisa Orikain Berasa (Iparragirre, 50-1.-B), Beatriz Mendiola Azurmendi eta Ekain Garmendia Zabaleta (Labeaga, 9-2.-D), Ignacio Aranguren Plazaola eta Maria Jesus Peñagarikano Arakistain (Labeaga, 41-2.-B) eta Miren Labarza Berasategi (Labeaga, 72-3.-B) izan ziren.