Atzo 51. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia izan zen. 30 urretxuar eta zumarragarrek parte hartu zuten. Gema Hernandez 12. onena izan zen emakumeen artean eta 2. postuan sailkatu zen master mailan. Iñaki Guinea, berriz, 24. postuan sailkatu zen sailkapen orokorrean eta bera ere bigarren postuan sailkatu zen master mailan.
Ispilla kiroldegiko teknifikazio ikastaroan parte hartzen duten 34 igerilarietatik, 22k parte hartu zuten. Guztiek helmugara iristea lortu zuten eta lagun giroan egun zoragarri bat pasa zuten. Atzoko probarekin eman zioten amaiera ikasturteari.
Horra hor urretxuarren eta zumarragarren sailkapenak.