Urretxuko EH Bilduko mahai politikoak atzoko hauteskundeetan lortutako emaitzaren balorazioa egin du. Horra hor komunikabideetara igorri duen prentsa oharra.
“Urretxun EH Bildu indar politiko bozkatuena izatea nahi genuen, eta lortu dugu. Urretxuko EH Bilduko mahai politikoak balorazio oso positiboa egin du Espainiako Gorteetako hauteskundeen biharamunean. Lehen indarra izan gara, bigarrenari (EAJ) 141 bozkako, eta hirugarrenari (PSOE) ia 200 bozkako aldea aterata. 9 mahaietatik, 6etan izan gara alderdi bozkatuena. PSOEk bi mahaitan irabazi du, eta EAJ soilik batean suertatu da garaile. Maiatzaren 28an hasitako bidearen jarraipen bat izan zen atzokoa, eta argi dago herritarrek aldaketarako erakutsi duten nahia”.
Urretxutik haratago, Gipuzkoan lortutako emaitza “ikaragarriak” nabarmendu dituzte, baita
Hego Euskal Herrian Amaiurrek 2011n jarritako sabaia gainditu dutela ere, 335.000 boto
lortuta, eta parte hartzea 2011koa baino apalagoa izanda. “Oso pozik gaude, hauteskundez hauteskunde gero eta indartsuagoak gara, bai Urretxun, bai Gipuzkoan, bai eta Hego Euskal Herrian ere. Jendeak alderdiaren koherentzia eta lan politikoa baloratu ditu, eta emaitza hauek dira horren erakusle”.
Lanean jarraitzeko momentua dela diote, herritarren ongizatea bermatzeko eta proiektu berritzaileak aurrera ateratzeko. “Alternatiba bakarra” direla nabarmendu dute.