Lehiakorrenari eta ihesaldi luzeenari sariak ere irabazi ditu
Gaur goizean Ordiziako klasikoaren 100. edizioa egin dute. UAE taldeko Marc Hirschi suitzarra nagusitu da. Euskaltel-Euskadi taldeko Xabier Isasa urretxuarrak tarteko helmugen saria, ihesaldi luzeenari dagokion saria eta lehiakorrenari dagokion saria irabazi ditu.
Izan ere, Isasak eguneko ihesaldian parte hartu du. Lasterketa hasi eta berehala sortu da. Hamar txirrindularik egiten dute ihes. Isasarekin batera, honakoak: Vinicius Rangel (Movistar), Josu Etxeberria (Caja Rural), Alessandro Fancellu (Eolo kometa), Chad Haga (Human Powered), Joseph Rosskopf (Q36), Fabio Oliveira (Feirense), Jose Mendes (Victoris Sports), James Jobber (Eurocycling) eta Atsutsi Oka (Team Ukyo).
Hamar txirrindulariek elkarrekin egin dituzte ibilbideko lehen bi igoerak. Lehenengoan Isasa izan da aurrena eta bigarrenean. Ordiziako bi tarteko helmugak urretxuarrarentzat izan dira. Hirugarren igoeran Isasak eta Okak aurrera egin dute, eta biak bakarrak pasa dira Ordiziatik eta Altzotik, baina ez Abaltzisketako laugarren igoeratik, UAEk gidatutako tropelak harrapatu baitu.