Mikel Arranz eta Pablo Nuñez Urretxuko Udaleko brigadako langileek erretiroa hartu dute. Lankideek omenaldia egin zieten ostiralean. Horra hor abestu zizkieten bi bertsoak:
Urte luzetan han eta hemen
baliaturik indarra
kalean gisa,udaletxean
erakutsita giharra.
Bide berri bat duzu aurrean
Itxaropentsu biharra
orain horixe eskubidea
ta hori betebeharra
ahalik gehien gozatzea da
desio dugun bakarra.
Kamioi baten daukagu zure
lehenengo oroitzapena
Urretxun zehar aurrera eta
atzera zenbat faena.
Orain hustuta karga
disfrutatu behar da
ahalik eta gehiena
izan dezazun aldi berri hau
bizitzako oparoena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide