Urretxu-Zumarraga ikastolari hartuko dio lekukoa

Bost urtez, pandemia tarteko, Santa Anastasia jaietako gastronomia lehiaketa antolatu ondoren, Urretxu-Zumarraga ikastolak Goierri kirol elkarteari eman dio lekukoa. Euskal sukaldaritzaren klasiko batekin estreinatuko dira: Bakailaoa pil-pil erara. Lehiaketa 1976an sortu zen, Akelarre elkartearen eskutik. Lehen urtean marmitakoa prestatu zuten.
Goierri kirol elkarteak urretxuar guztiak lehiaketan parte hartzera gonbidatu ditu. Izen-ematea irailean egingo da.