Aitxu liburu-dendak bere ateak itxi ditu, 20 urte ondoren. Kizkitza Iurrebasok 2003ko maiatzean ireki zuen. Urte onak izan direla dio. Sandra Rodriguezek hartuko du lekukoa, irailean. Dendak Kotoi izena izango du. Iurrebasok zorte ona opa dio. Atean bertso bat jarri du, bezeroak agurtzeko. Horra hor bertsoa.