
Lorea Ibarzabalek, Daniel Ibarzabal zumarragarraren alabak, aire libreko Espainiako Txapelketako 800 metroko proba irabazi du gaur. Ibarzabal sasoian dago eta joan zen astean bi minututik jaitsi zen (1:59:88). Espainiako atletismoaren historian lortu duen laugarren emakumea da. Abuztuan Budapesten jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartuko du.