Kontzentrazioa gaur izango da, Urretxuko Potros plazan, 20:00ean.
Ainhoa Barbarin Urretxuko presoak espetxera itzuli beharko du bigarrenez, onartu zioten hirugarren graduaren aurkako helegitea aurkeztu ostean. Barbarin espetxera itzuliko da Espetxe Zaintzako Epaitegiak errekurtsoa ebatzi arte.
Egoera honen aurrean, mobilizazio bat deitu du sarek; Urretxuko Potros plazan izango da gaur, iluntzeko zortzietan.