Osinalde “oso pozik” dago, noski. Izan ere, berak eta emazteak gaztandegiaren ardura hartu zutenetik irabazi duten saririk garrantzitsuena da. Otsailaren 8an egindako gazta batekin irabazi dute Gipuzkoako txapelketa. “Gatzagi naturalarekin egin genuen. Zapore indartsua du, baina ez gehiegizkoa. Orekatua da. Epaimahaiak horixe azpimarratu zuen: orekatua dela, zapore eta testura aldetik”. Atzo Legazpin saldu zituzten gazta guztiak saria irabazi duen lote berekoak direla azpimarratu du zumarragarrak. Asteazkenean Ordiziako txapelketan parte hartuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide