Egurrezko horma-barra zaharrak kendu ditu eta beraien ordez estruktura bat jarri du. Bizikleta estatiko zaharrak spinning bizikletengatik ordezkatu ditu
Urretxuko Udalak Aldiri kiroldegiko gimnasioa eta kirol eskaintza berritu ditu 2023-2024 ikasturterako.
Udalak abuztuan berritu du gimnasioa, herritar gehienen opor garaian. Egurrezko horma-barra zaharrak kendu egin ditu eta beraien ordez ariketa ezberdinak egitea ahalegintzen duen estruktura bat jarri du. Estruktura horren eskutik ariketa ezberdinak egin ahal izango dira. Izan ere, elementu ezberdinak atxiki ahal zaizkio: TRX, sokak, banda elastikoak…
Udalak, egurrezko horma-barra zaharrak kendu eta aipatutako estruktura jartzeaz gain, bizikleta estatiko zaharrak kendu eta spinning bizikletak jarri ditu. BH H936 modeloko bizikletak erosi ditu. Bizikleta hori errepidekoen oso antzekoa da eta, beraz, erabiltzaileak errepideko bizikleta gaineko postura berean ibili ahal izango dira.
Urretxuko Udalak 18.000 euroko inbertsioa egin du. Gainera, aurki haltera, baloi, banda elastiko eta zaku berriak erosiko ditu.
Horretaz gain, udalak ikastaro berriak antolatu ditu adin guztietako bizilagunentzat: GazteGAP, Gazteift, Core, Pilates, Total Body, Ciclo-TRX, Ciclo-Power, Power+GAP, Zumba, aire libreko korrika saioak gidariarekin…