Bi-Tartean merkatari elkartea 33. urteurrena ospatzen ari da. Elkarteak 33 urte daramatza Urretxuren eta Zumarragaren alde lanean eta, konpromiso horren garrantzia azpimarratzeko eta berresteko, urteurrenean bi herrietako jaietan parte hartzea erabaki dute. Zumarragako jaietan danborradan parte hartu zuten eta Urretxuko jaietan karroza egingo dute. Argazkian, elkarteko hiru kide karrozan lanean.