Igone Camposek eta Jon Ander Aranburuk Kilometro Bertikaleko Espainiako Txapelketan parte hartuko dute
Igone Campos eta Jon Ander Aranburu zumarragarrek Kilometro Bertikaleko Espainiako Txapelketan parte hartuko dute igandean. Txapelketa Huescako Villanua herrian jokatuko da. Maila absolutuan, beraiekin batera, Maite Zabaleta, Onditz Iturbe, Irati Zubizarreta, Oihana Zubillaga, Hodei Samaniego, Markel Urigoitia eta Ander Amonarriz arituko dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide