Urretxu-Zumarraga ikastolak Santa Anastasia jaien inguruko proiektu bat landu du aste honetan zehar. Helburua ikasleek Urretxuko ohiturak ezagutzea eta jaietan parte hartzea da. Jaietako egitaraua bidelagun, gai ezberdinak landu dituzte: erraldoien eta buruhandien aurkezpena eta historia, pregoia eta txupinazoa, Euskal Jaia, euskararen aldeko kandela piztea…
Bukatzeko, astelehen gaueko kantu afarira joateko gonbitea luzatu zaio ikastolako komunitateari. Bertan, ikasturtean zehar landutako hainbat euskal kantu abestuko dituzte.