Urretxu eta Zumarragako lau gaztek (Juan Alvarez, Iñaki Cuesta, Jakes Perez eta Alaitz Mujika) lurrikara pairatu duten marokoarrentzat arropa eta janaria jaso behar dituzte. Kamioi bat dute eta beraiek eramango dute janaria eta arropa Marokora. Bilketa gaur egingo dute, 16:00etatik 20:00etara, Matxinporta 26an (Arbizu banaketa enpresaren ondoan). Arropa, kanpin-dendak, lo egiteko zakuak, mantak, arroza, pasta, kontserbak… jasoko dituzte.