ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen barruan, hona hemen Uruguaira bizitzera joan berri den Beñat Torresek jarritako 'Ikusten dudana' bertso sorta.
- Egilea: Beñat Torres
- Gaia: Ikusten dudana
- Doinua: Hamalau heriotzena I
Euskal Herria utzi
pasa aduana
baina gogoak sarri
haruntza narama
begirada doakit
orain zuengana
hemendik ikusita
hango panorama
kontatuko dizuet
ikusten dudanaHerriaren erdian
indartsu porlana
etxebizitza berri
bat gora doana
ordaintzea ezinezko
egiten zaidana
nahiz hipoteka ez den
nire bizi plana
proiektu ikusgaitza da
ikusten dudanaKontsumo eredua
aldatzea lana
denez negozioa
egin da zarama
plastikozko mendi bat
labe baten jana
hortik sortzen duena
laino beltz andana
da Uruguaiko zerutik
ikusten dudanaArraunlariak mikro
batean esana
atzetik etorri den
txio karabana
herri honek presente
dauka iragana
itxi ezin den zauri
handi bat daukana
ikusi ezina da
ikusten dudanaFutbol aferak ere
bere zeresana
botere desoreka
horren harremana
hierarkia horretan
den organigrama
amets gaizto bihurtuz
ospakizun zana
nik beste podium bat da
ikusten dudanaKitto analisia
bukatu da drama
nahiz zuri beltza irten
zaidan fotograma
zuekin koloretsu
ikusten dut dana
segi daigun hobetzen
ikusten dudana
har zazue hemendik
muxu handi bana