Bizikleta Astea dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolamenduko departamentuak Jarri prest zure bizikleta Mugirekin ekimena martxan jarri du. Mugi txartela erakusten duten guztiei bizikletak prest jarriko dizkiete. Igandean Zumarragako Euskadi plazan egongo dira, 10:00etatik 14:00etara. Aurreko edizioetan bezala, ekimenean parte hartu eta dendetan nahiz tailer mugikorrean dauden kupoiak betetzen dituztenek bi bizikleten eta
atxikitutako dendetan bizikleta materiala erosteko 50 euroko bi bonoren zozketan parte hartuko dute. Mugi txartelerako 20 euroko 60 karga ere zozkatuko dira. Zumarragako Zatika denda ekimen honetara atxiki da.