1980ko eta 1990eko hamarkadetako giroa gogoratuko dute, bihar arratsaldean
Urretxuko Laket tabernak ia 40 urte daramatza zabalik eta belaunaldi ezberdinen bilgune izan da. Bihar (larunbata), 19:00etatik aurrera, 1980eko eta 1990eko hamarkadetako gazteek festa egingo dute bertan, garai hartako Laketeko giroa gogoratzeko. Laketeko langile ohi askok parte hartuko dute (Nekane, Pas, Soraya, Eguzkiñe, Lorea, Agustin, Enrique, Josu…). Pintxo-potea egingo dute eta sorpresak egongo dira. Antolatzaileek herritarrei gonbita luzatu diete: “lotsa galdu eta dotore jantzi!”.