Ispilla kiroldegiak bere eskaintza handitu du eta nahi duten guztiek ikastaroak doan probatu ditzakete. Horretarako, kiroldegiko harreran izena eman behar da.
Bestalde, eguerdietan ordu erdiko saioak eskainiko dituzte, kontziliazioa errazteko. Ordu erdiko saioak HIIT (intentsitate handiko entrenamendua) eta indoor txirrindularitzan emango dituzte. Etorkizunean ikastaro gehiagotan ematea espero dute. Bestelde, haur eta gazteei zuzendutako eskaintza handitu dute, zunba, jumpfit, crossfit eta indoor txirrindularitzarekin.