Gaur etapa nagusia egin dute eta urretxuarra eguneko ihesaldian sartu da
Xabier Isasa Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari urretxuarra Langkawiko Itzulian parte hartzen ari da, Malaysian. Gaur etapa nagusia egin dute. Simon Carr britainiarra da lider berria. Kern Pharma taldeko Jon Agirre zortzigarren postuan dago, Caja Rural taldeko Jokin Murgialdai bederatzigarrenean eta Euskaltel-Euskadiko Txomin Juaristi hamaikagarrenean. Isasa 56. postuan ageri da, 23 minutu eta 40 segundora. Gaur, eguneko ihesaldian sartu da. “Hori zen nire lana, baina bizikletarekin arazoak izan ditut. Zulatua izan dut. Dena den, taldeak oso maila ona eman du eta taldekide guztiak sailkapen nagusiko 20 lehenengoan artean daude”. Itzulia larunbatean bukatuko da, Kuala Lumpurren.
Isasa gustura ageri da. “Esperientzia polita ari da izaten. Herrialdea oso berezia da. Oso baso handiak ditu eta berde-berdea da, baina herriak oso zikin daude. Auto eta moto asko daude. Errepideak zabalak eta onak dira. 25-30 gradu egiten dut eta hezetasuna ikaragarria da.