Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak Valentin Berriotxoa urretxuarra omendu du Gipuzkoako Saskibaloiaren galaren lehen edizioan, saskibaloi munduan egin duen ibilbideagatik. Izan ere, Berriotxoa oso gaztetan murgildu zen saskibaloi munduan eta ia bizitza osoa darama saskibaloiaren alde lanean. Ahal duen bitartean, entrenatzaile lanean jarraituko duela esan du.
Otamotz aldizkariak elkarrizketa sakona egin zion 2008ko udaberrian. Elkarrizketa irakurtzeko, sakatu hemen.