Aurreko legegintzaldian bezala, oraingoan ere “herritarrengandik gertu egon eta komunikazio kanal zuzena izateko” Zumarragako EH Bilduren Whatsapp eta Telegram komunikazio kanalak martxan daude.
Komunikazio kanalen helburua udaleko zein herriko informazio interesgarria helaraztea da. “Udalerriarekin eta gure egunerokoarekin lotutako informazioa zabaltzea herritarrek udalean eta Zumarragan gertatzen ari den guztiaz informazio zehatza izan dezaten. Askotan, herriko zein udaleko zenbait gai eta informazio ez dira herritarrengana iristen eta komunikazio kanal hauen bidez, bidean geratzen diren gai askoren berri izango dute. Helburua Zumarragako Udaleko zein herriko informazioa zabaltzea da; ez dira iritziak trukatzeko guneak”.
EH Bilduren komunikazio kanaletan parte hartzeko jarraian zehazten diren urratsak eman behar dira:
Whatsapp taldeko partaide izateko aldez aurretik beraiekin harremanetan jarri eta 688 874 751 telefonoa kontaktuetan gorde behar da.
Telegrameko bidea nahiago bada, aipatutako telefono zenbaki horren bidez edo EH Bildu Zumarraga izenaren bidez aurki daiteke kanala Telegram-en.
Edozein kexa, iradokizun edo iritzi izanez gero ere 688 874 751 telefono zenbakira idatzi ahal izango du herritarrak eta berarekin jarriko dira harremanetan.
Zumarragako EH Bilduk “herritarrekiko harreman zuzena, aldebiko komunikazioa lantzea” lehentasunen artean dauka eta “aurreko legegintzaldian bezala”, oraingoan ere bide horretan urratsak emango ditu. “Modu horretara, udal bulegoko ateak herritarrentzat zabalik dauzkagu. Gogoratu bestalde Facebook, Twitter, Instagram-en eta Youtube-n ere kontuak ditugula, Zumarragako EH Bilduren jardueraren berri ematen dugularik astero eta etenik gabe. Aipatzekoa da Facebok-en 722 jarraitzaile ditugula, Twitter-en 500 eta Instagrameko kontuan 323; orotara beraz 1.500 jarraitzailetik gora ditugu. Esan bezala, herritarrengandik gertuago egoteko ahaleginean jarraituko dugu. Zumarragarrekin eraiki nahi dugulako maite dugun Zumarraga”.