Zumarragako Udalak Argixaoko eraikina berritu du eta komun berriak egin ditu. Orain arte komunak eraikinean zeuden eta hemendik aurrera eraikinaren eta harmailaren artean egongo dira. Gaur inauguratu dute. Ekitaldian Goizane Alvarez Kirol diputatuak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Jon Luqui Urretxuko alkateak, Zumarragako zinegotziek, bi herrietako kirol elkarteetako ordezkariek eta Mendiluze sendiko kideek parte hartu dute.
Eraikinean Iñaki Mendiluze formazio gela, Urolaren bulegoa, Argixaoko kontserjearen bulegoa, fisioterapia gela eta errekuperazio gela daude. Eraikinak beirateak ditu, argitasuna eta itxura modernoagoa lortzeko. Aurrekontua 390.000 eurokoa da eta aldundiak 150.000 euroko diru-laguntza eman du. Argazkietan ikus daitekeen moduan, gaur goizean azken lanak egiten aritu dira.