![](https://www.otamotz.eus/site/files/2023/10/whatsapp-image-2023-10-02-at-13-35-341.jpeg)
Reala non, Musti Taldea han. Urretxu eta Zumarragako Realaren lagun taldeak ez du inoiz kale egiten. Bihar Realak Txapeldunen Ligako bigarren partida jokatuko du Salzburgon (Austria) eta Musti Taldeko Iñaki Ruiz de Egilaz eta Antonia Mateos senar-emazteak hara ere joan dira. Argazkietan beste herri batzuetako realzaleekin ageri dira.