Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun departamentuak, Urretxuko Udalarekin elkarlanean, etxebizitza bakoitzerako berokuntza sistema egokiena zein den ezagutzeko tailerra antolatu du. Urriaren 18an egingo dute, 18:30ean, Urretxuko kultur etxean.
Nahiz eta aldian-aldian berokuntza sistema jakin bat modan jartzen den, sistema eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, dagoeneko bertan instalatuta dauden aparatu eta hodiak, etxebizitzaren erabilera…
Tailer honetan parte hartu nahi duten bizilagunek hilaren 13a baino lehen eman behar dute izena. Horretarako, argitu@gipuzkoa.eus posta elektroniko helbidera idatzi behar dute edo 605 757 687 telefono zenbakira deitu (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara).
Aldundiak Energia Argitu programaren baitan antolatu du tailer hau. Udazken honetan energia berriztagarriei eta komunitate energetikoei buruzko tailerrak ere egingo ditu, besteak beste.