Urretxuko Udala eta Adinkide adinekoen bakardade ez hautatua saihesteko lan egiten ari dira. Adinkidek elkar ezagutzen ez duten pertsonak harremanetan jartzen ditu. Horretarako, astean behin, boluntarioak eta adineko pertsonak elkartu egiten dira. Bihar (ostirala) boluntarioen lehenengo merienda egingo dute, elkar ezagutzeko eta lan taldea sortzeko. Merienda Madaiako 33 kafetegian izango da, 17:00etan. Egitasmo honetan parte hartu nahi duten boluntarioak zuzenean bertaratu daitezke edo antolatzaileekin harremanetan jar daitezke. Horretarako, urretxu@adinkide.org helbidera idatzi dezakete edo 607 612 460 zenbakira deitu.