ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen barruan, hona Iñigo Ramos 'Ogiñi'-k jarritako 'Zuri' bertso sorta.
- Egilea: Iñigo Ramos Urbizu Ogiñi
- Gaia: Zuri
- Doinua: Iparragirre abila dela
Lehen momentutik geratu nintzen
erabat liluratuta
enteratzerako jada zinen
ene bihotzeko okupa
belarrian xuxurla
ezpainen txistu ahula
zeharo aztoratuta
ordu ezkero ibili gera
gu biok elkar batuta.Harremanak ongi sakontzeko
nahiz nigan konfiatzeko
zure neurritan murgildu izan naiz
murgildu izan naiz ni lepo
ze zaila zu fintzea
eta ongi finitzea
beti atzekoz aurreko
ordu txikitan gu urrunduta
batzutan askoz hobeto.Tarteka ateratzen zait negarra
eta askotan irriparra
zure hots eta hitzetan jarriz
fosforitoz azpimarra
dotorea metrika
soinuen ika-mika
gasnaz busti da xingarra
txorien txioak bezalaxe
zu zara nere sugarra.