Urretxu eta Zumarragako emakume talde batek Katxalin elkartearen martxaren aldeko artikuluen salmenta antolatu du. Katxalin bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakumeen elkartea da.
Kamisetak eta gainontzeko artikuluak katxalin.org/eu/elkartasun-martxa webgunean eta Katxalinek Zumarragako plazako 5ean duen egoitzan (bihar, etzi, 17, 18, 19, 24, 25 eta 26an, 17:00etatik 19:00etara) eros daitezke.
Gainera, postua jarriko dute. Hilaren 19an 10:00etatik 13:00etara geltokietako plazan egongo dira, 20an eta 21ean 10:00etatik 20:00etara Uretxuko Eroskin, 21ean 10:00etatik 13:00etara Zumarragako udaletxeko arkupean eta Areizaga-Kalebarren plazan eta 22an 10:00etatik 14:30era geltokietako plazan.
Hilaren 19an minbiziaren aurkako eguna izango da. Hori dela eta, 13:15ean argazkia aterako dute aurtengo martxako kamisetarekin. Gainera, 22an txistorra jana egingo dute 12:00etatik aurrera.