Urretxu eta Zumarragako Euskararen Transmisio Mahaia bi herrietako ikastetxe, udal euskaltegi eta udalek osatzen dute. Euskararen familia bidezko transmisioa indartzea dute helburu. Hori horrela, Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herri osorako proposatu duen Haurren aurrean, helduok heldu ekimenaren bigarren ediziorako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Haurren aurrean, helduok heldu ekimenak 0-12 urteko haurren gurasoengan (edo zaintzaileengan) eragin nahi du hizkuntzaren transmisioan duten garrantzia gogorarazteko.
Urretxu eta Zumarragako lehen ekintza astelehenean izango da: 17:00etan, Zumarragako Zelai Arizti parkean, Parketarrak ekimeneko lehen saioa egngo dute. Parketarrak ekimenaren helburua haurrek eta gurasoek euskaraz jolastea da. Horretarako, hainbat jolas antolatzen dituzte. Parketarrak ekimeneko bigarren saioa asteartean izango da: 17:00etan, Urretxuko Belaustegi plazan.
Asteazkenean Niala magoak magia saio ibiltaria egingo du. 17:00etan abiatuko da, Zumarragako trintxeratik.
Ostegunean, Imanol Epeldek Nola hezi seme-alabak euskaraz? hitzaldia egingo du. Ekitaldia Zumarragako Zelai Arizti kultur exean izango da, 18:00etan. Ostiralerako bertso saio ibiltaria antolatu dute. 16:30ean abiatuko dira. Urretxu-Zumarraga ikastolatik Barrenkalera joango dira.
Datorren asterako antolatutako ekitaldiekin bukatzeko, igandean mendi ibilaldia egingo dute. Antiotik Belokira joango dira. 10:00etan abiatuko dira.
Hilaren 23tik 29rako asterako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Astelehenean (23) Parketarrak ekimeneko hirugarren saioa egingo dute. 17:00etan hasiko da, Zumarragako trintxeran.
Asteartean (hilak 24), Niala magoak magia tailerra eskainiko du. 17:00etan izango da, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Hilaren 25ean (asteazkena) Pantailak euskaraz hitzaldia egingo dute Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. 18:00etan izango da.
Hilaren 26an Parketarrak ekimeneko laugarren eta azken saioa egingo dute. 17:00etan izango da, San Martin-Barrenkaleko parkean. Hilaren 27an (ostirala) bigarren bertso saio ibiltaria egingo dute. La Salle-Legazpi ikastetxetik Gernikako Arbola plazara joango dira. 16:30ean abiatuko dira.
Bukatzeko, hilaren 29an (igandea) bigarren mendi ibilaldia egingo dute. Santa Barbaratik Irimora joango dira. 10:00etan abiatuko dira Santa Barbaratik.