Thamer Birawik eta Monica Leiva kazetari urretxuarrak Palestina: erresistentziara kondenatutako lurralde bat hitzaldia egingo dute igande honetan, 17:00etan, gaztetxean. Birawi Israelek okupatutako lurraldeetakoa da. Duela 40 urte baino gehiago, egoera politikoaren ondorioz, Palestinatik irtetea erabaki zuen. Ordutik, ez da inoiz itzuli. Leiva, berriz, kazetaria da. Hainbat gatazkatan lan egin du. Ekitaldia Urretxu Zumarragako Gazte Asanbladak (@zugazteleku) antolatu du.