Igandean Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloaren 37. edizioa hasiko da. Lehen kontzertua Urretxu eta Zumarragako Goiargi abesbatzak egingo du. Aurten prestatutako kantak abestuko dituzte. Ana Belen Garcia organo-jotzailearekin batera abestuko dute. Garcia Donostiako Santa Mariako organo-jotzaile titularretako bat da. Kontzertuak hiru zati izango ditu eta erdikoa a capella abestuko dute.
Urriaren 29ko kontzertua Bilboko Garaizarko Matsorriak abesbatzak egingo du. Gizonezkoen abesbatza da. Azaroaren 5ean Filipinetako Musicalipa Chamber Choir abesbatzak abestuko du. Abesbatza horrek Tolosako nazioarteko lehiaketan abestuko du. Bukatzeko, azaroaren 12an Azkoitiko Iraurgi abesbatzak abestuko du. Emanaldi guztiak San Martin de Tours elizan izango dira, 19:00etan.
Udazkeneko Musika Zikloa gaur goizean aurkeztu dute. Ekitaldian Maialen Fidalgo zinegotziak eta Javier Arratibel Goiargi abesbatzako zuzendariak parte hartu dute.